Egitasmoa

EGITASMOA

“BEHARRA DAUKAT!” egitasmoa kutsakorra ez den osasun-arazoa edukita, komuna presaz erabili behar duten pertsonentzat pentsatua dago. Gaixo hauen arazorik larrienetarikoa eta benetan arduratzen duena, etengabe eta batzuetan ustekabean, komunera joan beharra da.

Zenbait pertsonek, egoera honen aurrean, bere bizitza-kalitatea gutxietsita ikusten dute, etxetik ateratzea edo lagunarteko harremanak mantentzea zaila delako erabilgarria den komun bat gertu ez badago beharra dagoenean.

XEDEA

1.- Pazienteen bizi-kalitatea hobetzen lagundu, premia duten une eta lekuetan komunera azkar eta doan joateko aukera emanda.

2.- Hesteetako hanturazko gaixotasunei buruzko informazioa zabaldu (Crohnen gaitza eta Kolitis Ultzerosoa) eta paziente horiek dituzten premia eta beharren inguruko kontzientzia eragin gizartean.

“BEHARRA DAUKAT!” ekimenak bat-bateko komunera joan beharra izaten duten pertsonak ditu kontuan, kutsagarria ez den osasun arazoren batek eragindako premia larria izaten duten pertsonak, alegia.

Paziente hauen kezkarik larrienetako bat da bat-batean eta etengabean komunera joateko premia izatea. Zenbait egoeratan, ezin izaten diote kakagureari eutsi, eta arropa zikintzen dute. Bizi-kalitatea ere galtzen dute zenbaitzuk egoera hori dela-eta, etxetik ateratzea kosta egiten baitzaie, premia dutenean komunik aurkituko ez ote duten beldurrez.