Nola lagundu

Establezimendu batek parte hartzea erabakitzen duenean, formulario bat betetzen du, ACCU elkarteak horren berri izan dezan. Horretaz gain, “BEHARRA DAUKAT!” ekimenari buruzko leku guztietan establezimenduaren izena argitara eman ahal izateko baimena emango du.

Parte hartzen duen establezimenduari honako hauek emango zaizkio:

  • “BEHARRA DAUKAT!” eranskailuak, sarreran edo erakusleihoan ipini ditzaten. Horrela, pazienteek jakingo dute zeintzuk hartzen duten parte.
  • “BEHARRA DAUKAT!” ekimenari buruzko liburuxka batzuk, paziente zein gizartearentzako informazioarekin, bezeroen artean banatu ahal izateko.

Parte hartzen duen establezimenduari honako hau eskainiko zaio:

  • “BEHARRA DAUKAT!” ekimenean parte hartzen duten establezimenduen zerrendan agertzeko aukera.
  • “BEHARRA DAUKAT!” APP-an agertzeko aukera (eskuko telefonoetarako aplikazioan)
  • “BEHARRA DAUKAT!” webgunean agertzeko aukera.
  • Ekimenarekin lotutako albiste guztietan agertzeko aukera, ACCU elkartearen webgunean eta dagokion ACCU elkarteko sare sozial guztietan agertzeko aukera.