Gaixoak

NORI ZUZENDUTAKO EKIMENA DA HAU?

Kutsagarria ez den osasun arazoren batek eragindako komunera joateko premia larria izaten duten pertsonei: hesteetako hanturazko gaitzen bat dutenei (Crohnen gaitza eta Kolitis Ultzerosoa), dena delakoarengatik ostomizatuta dauden pazienteei, erabat edo partzialki kolektomizatuta daudenei eta ondesteko minbizia, kolon narritakorra eta abar dutenei.

Jakina, paziente horiek guztiek ez dutela “BEHARRA DAUKAT!” txartela izango, sendagileek derrigorrezko iritzi badiote bakarrik lortuko dute.

NOLA ESKATU?

ACCU bakoitzak bideratuko ditu “BEHARRA DAUKAT!” txartelak, beti ere medikuak bere beharra adierazten duenean.

a) Lehen arretako zentruetan eskaera (familia-sendagileak ziurtatuta)

  1. Gaixoak eskaera orria eramango du, non bere datuak azaltzen diren. (Deskargatu)
  2. Bezeroen arretako leihatilan aurkeztuko du.
  3. Handik aste betera bueltatuko da medikuaren ziurtagiria jasotzera.
  4. ACCU-ra joango da eta ziurtagiria aurkeztu eta gero txartela jasoko du.

b) Ospitalean eskaera (digestio arloko medikuak ziurtatuta)

  1. Gaixoak eskaera orria eramango du, non bere datuak azaltzen diren. (Deskargatu)
  2. SAPU-n aurkeztuko du.
  3. Handik aste betera bueltatuko da medikuaren ziurtagiria jasotzera.
  4. ACCU-ra joango da eta ziurtagiria aurkeztu eta gero txartela jasoko du.

Txarteletan ez da gaixoaren izenik agertuko, baina zenbaki banaren bidez egingo zaie jarraipena.

Txartelak doan izango dira eta pazienteek ez dute, nahitaez, ACCUko bazkide izan behar.

Txartela ondo zaindu eta seriotasunez erabiltzeko eskatzen zaie pazienteei. Txartela galduko balitz, gaixoak kopia bat eskatu beharko du Elkartean, medikuaren agiriarekin batera.